XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta bein hipoteka kendu ta zorrak ordainduaz.

- Baserri ta lurrak libre geldituko dira Eliza berria egin dezagun.

- Zer nolako poza!.

PETRA - Astiro ibilli bear da arazo oietan poza ez dedin negar biurtu.

- Lurrak balio aundia dizute erri inguruan eta arkitekto ta maisuen iritzia jakin aurretik ez dago ezertan asterik.

EDUBIJIS - Nola nai, Elizarako izanda modu onean salduko dezutelakoan nago.

(Etxe barengo atetik neskame bat agertzen dalarik).

NESKAMEA - Etxekoandre! Jaun bat etorri da berorrekin itzegin nai duana.

EDUBIJIS - Nerekin?...
NESKAME - Bueno .. Nagusiarengatik galdegin du, baiñan etxean ez dagola esan diodanean berorrekin berdin dala dio....

EDUBIJIS - Klienteren bat izango da.

- Sartu, dedilla bada.

(Bijoa neskamea).

PETRA - Ni ere banoa orduan.

EDUBIJIS - Geldi zaitez Petra.

- Nere senarraren ezagunen bat baldin bada gerotxeago datorrela esango diot eta guk gure ariari jarraituko diogu.